• Castellano
  • Català
  • Euskera
  • Gallego

Call Center

Bezeroen arretarako telefonoa. 902 170 500

Aurkezpen-iragarkia

Aurkezpen-iragarkia

eco-Shredder prozesua

eco-Shredder prozesua:1.eco-Shredder-era deitzea. 2.Edukiontziak instalatzea. 3.Identifikazioa eta bilketa. 4.Suntsiketa in situ. 5.Birziklatze-instalazioetarako garraioa. 6.Suntsiketaren ziurtagiria

eco-Shredder-ek ondorengoa bermatzen du

  • Informazioaren suntsiketa konfidentziala bezeroaren instalazioetan bertan egiten da, gure baliabideak erabiliz.
  • Paperak 320 mm2-tik beherako zatitan birrintzen dira. Nazioarteko DIN/CEN 32757-1 arauko 3. maila da hori.
  • Ez dugu inoiz birrindu gabeko dokumenturik garraiatzen.
  • Zure dokumentazioa manipulatuko duten pertsonak zein izango diren jakinarazten dizugu aldez aurretik.
  • Egindako lanen xehetasunei buruzko konfidentzialtasun-hitzarmen bat sinatzen dute eco-Shredder-eko langile guztiek.
  • Ez dugu gure enpresaz kanpoko langile edo enpresekin azpikontratatzen.
  • Dokumentuak gure edukiontzietan utzi eta gero, zure enpresako segurtasun-arduradunak beste inork ezin ditu eskuratu. Dokumentuok inork baimenik gabe eskuratzea edo irakurtzea galarazten da, horrela.
  • Ez duzu denborarik galtzen, eco-Shredder zerbitzu osoaz arduratzen baita, zure erosotasunerako.
  • eco-Shredder, SL enpresaren jarduera bakarra informazioaren suntsiketa konfidentziala bezeroaren instalazioetan bertan egitea da. Ez dugu suntsitu gabeko dokumenturik garraiatzen inoiz, eta dokumentuak gure bezeroen instalazioetan suntsitzen dira beti, ez beste inon, segurtasun eta konfidentzialtasun osoa ziurtatzearren.
  • Ez ditugu dokumentuak inoiz sailkatzen, hondakinen merkatuan balio desberdinak eskuratu ditzaten.
  • Dokumentuen arduradunak dokumentuak biltzeko eta suntsitzeko prozesua ikusi, kontrolatu eta egiaztatzea dauka beti eta uneoro, eta zerbitzua eta emaitzak nahi bestetan ikuskatzea dauka.
  • Dokumentuen suntsiketa ziurtatzen dugu, suntsiketa noiz eta nola egin den eta zein prozesu erabili den zehaztuz.

Gure zerbitzuaren onurak nagusiak:

  • Segurtasun osoa dokumentuak suntsitzeko prozesuan: dokumentuak bezeroaren instalazioetan bertan suntsitzen dira beti.
  • Dokumentuak nazioarteko DIN/CEN 32757-1 arauari jarraiki zatikatzen dira.
  • Kanpoko zerbitzu profesional, konfidentzial eta diskretua..
  • Zaratarik eta zikinkeriarik gabe.
  • Denbora gutxi-gutxi egoten gara zure enpresan: edukiontzi bakoitza biltzeko 30 segundo behar dira.
  • Ez duzu inbertsiorik egin behar ez ekipoetan, ez denboran.
  • Birrinketaren hondakina ekologikoki berreskuratzen da % 100ean.
  • Aldian aldiko eta planifikatutako zerbitzuak,zure beharren arabera.
  • Kostu osagarririk eta ezustekorik gabe.
  • 900 telefonoa, bezeroentzako arreta pertsonalizaturako.
  • Erabateko suntsiketa eta berreskuratze ekologikoa bermatzen duen ziurtagiria.

eco-Shredder prozesuarekin zure enpresak sortzen dituen dokumentuak non bukatzen duten jakiteak ez dizu kezka gehiagorik sortuko, aurrerantzean zehatz-mehatz jakingo eta ikusiko baituzu hori.

Zona clientes

eco-Shredder-en Bloga

Albisteak