• Castellano
  • Català
  • Euskera
  • Gallego

Call Center

Bezeroen arretarako telefonoa. 902 170 500

Aurkezpen-iragarkia

Aurkezpen-iragarkia

eco-Shredder prozesua

eco-Shredder prozesua:1.eco-Shredder-era deitzea. 2.Edukiontziak instalatzea. 3.Identifikazioa eta bilketa. 4.Suntsiketa in situ. 5.Birziklatze-instalazioetarako garraioa. 6.Suntsiketaren ziurtagiria

Dokumentuak suntsitzeko prozesua

Bulego eta artxiboen segurtasuna areagotu eta produktibitatea hobetzeko diseinatu da eco-Shredder sistema. Sistema honek dirua aurrezten laguntzen dizu, enpresaz kanpoko gaitasun handiko zerbitzu profesionala erabiliz, prezio-kalitate on-ona lortzen baita.

Erabiltzen ez diren dokumentuen suntsiketa ziurtatuaren kudeaketa eraginkor eta diskretuaren esternalizazioak dakarren balio erantsiaz ari gara hemen.

Suntsiketa berehala egiten da dokumentuak sortzen diren lekuan bertan, eta suntsiketaren ondoren ezinezkoa da dokumentuotan jasotako informaziorik berreskuratzea edo irakurtzea.

Merkatuan dauden beste aukera batzuk EZ dira metodo seguruak, dokumentuak suntsitu gabe entregatzen edo saltzen direlako birziklatzeko. Paper erabiliaren jasotzaile edo erosleak aukeraketa bat egin eta erabilgarria iruditzen ez zaiona baztertu egiten du. Hala, dokumentuen arduradunek ez dakite birziklatzeko erabiltzen ez diren dokumentu eta paperek (balio gutxi dutelako) non bukatzen duten.

Gainera, dokumentu horiek denbora mugagabean gordetzen dira inolako segurtasun-neurririk gabe, eta birziklatu beharreko materiala hortxe egoten da, mota eta kolore bereko behar beste paper pilatu arte.

Dokumentuen suntsiketa konfidentziala da dokumentuak bezeroaren instalazioetan bertan eta segurtasun-neurri zorrotzenak betez suntsitu direla ziurtatzen digun bakarra. Dokumentuak hondakinak tratatzeko instalazio batera garraiatu eta han gordetzen diren bitartean, dokumentuak galtzeko edo beste inoren eskuetara iristeko arriskua guztiz ezabatzen du gure sistemak.

Ebaketa gurutzatuko birrinketa da dokumentuak suntsitzeko metodo egoki eta seguruena, eta dokumentuak biltegi edo birziklatze-instalazioetara eraman aurretik egiten da. Nazioarteko DIN 32757-1 arauak agindutako neurriko zatitan birrindu behar da papera.

Lan metodologia

Metodología de trabajo

Segurtasun eta konfidentzialtasuna ziurtatzen duen prozesua darabilgu.

Bezeroen eremua

eco-Shredder-en Bloga

Albisteak