Dokumentuak berehala suntsitu eta artxiboak bezeroaren instalazioetan berta garbitzen dituen enpresa da eco-Shredder. Zure enpresari buruzko informacio eta datu konfidentzialak inorengana iristen ez direla ziurtatzeaz arduratzen gara. Dokumentuen kudeaketa seguru eta eraginkorra egiten dugu, ingurumena kaltetu gabe
Zerbitzua telefonoz eskatzeko zenbakia902 170 500 |
![]() |
Zerbitzu programatuaeco-Shredder-en edukiontzi esklusiboak instalatzen dira. Edukiontzi horiek segurtasun-sarraila dute eta zaku batzuk barruan, sortzen den dokumentazio konfidentziala (papera, CD-ROMak, plastikozko txartelak, audio-bideo zintak, etab.) bertan uzteko. Segurtasun-protokoloa, suntsiketa-maila eta aldiroko bilketa-sistema programatua diseinatzen dira, enpresaren beharrak kontuan hartuta. |
![]() |
Suntsiketa egin aurretik zerbitzuaz arduratuko diren langileen izena jakinaraziko dizu eco-Shredder-ek, finkatutako segurtasun-protokoloari jarraiki. Langileek beren identifikazioa daramate uneoro, prozesuaren erabateko segurtasuna ziurtatzeko. eco-Shredder-eko langileek zure enpresan jarritako edukiontzietako zakuak eta artxiboak biltzen dituzte. |
![]() |
Dokumentazio konfidentziala zaintzapean gordetzen da, finkatutako segurtasun-protokoloari jarraiki, eta bezeroaren instalazioetan bertan suntsitzen da, suntsiketa-unitate mugikorra erabiliz. |
DIN-32757 araudiak hainbat suntsiketa-maila finkatu ditu:
DIN 1: era guztietako dokumentuetarako. Zerenden zabalera 12 mm gehienez (ebaketa zuzena).
DIN 2: barne-dokumentuetarako. Zerrenden zabalera 12 mm gehienez (ebaketa zuzena).
DIN 3: dokumentu pertsonal eta konfidentzialetarako. Zrrenden zabalera 2 mm gehienez edo 4x80 mm-tik beherako zatia.
DIN 4: kontu handiz gorde beharreko informaziorako. Zatien neurria 2x15 mm gehienez.
DIN 5: sekretu handietarako eta sekretupeko dokumentuetarako.
![]() |
Dokumentuak bezeroaren instalazioetan bertan suntsituta materialak segurtasun-baldintza zorrotzenak betez suntsitzen direla ziurtatzen dugu. Dokumentuak birziklatze-instalaziora garraiatu eta han gordetzen diren bitartean dokumentuak galtzeko edo beste inoren eskuetara iristeko arriskua guztiz ezabatzen du gure sistemak. Era berean, birziklatzeko konpromisoa daukagu, ingurumena babesten laguntzeko. |
![]() |
Zure dokumentazio konfidentziala guztiz suntsitzen dela eta horren ondoren birziklatu egiten dela ziurtatzen dizu eco-Shredder-ek, datuak babesteari eta ingurumena kudeatzeri buruzko lege eta arau guztiekin bat etorriz. Konfidentzialtasun-kontratu bat sinatzen dugu, DATUAK BABESTEARI BURUZKO LEGE ORGANIKOAk (15/1999) eta Segurtasun Neurrien Erregelamenduak (994 ED/1999) agindutakoa betetzeko konpromiso formala hartuz, konfidentzialtasunari dagokionez bereziki. Zeharka nahiz zuzenean kudeatzen ditugun datu pertsonalen zaintza logiko eta fisiko egokia ziurtatzen dugu, kontratu bidez. |