Dokumentuak berehala suntsitu eta artxiboak bezeroaren instalazioetan berta garbitzen dituen enpresa da eco-Shredder. Zure enpresari buruzko informacio eta datu konfidentzialak inorengana iristen ez direla ziurtatzeaz arduratzen gara. Dokumentuen kudeaketa seguru eta eraginkorra egiten dugu, ingurumena kaltetu gabe
Bezeroek sobera duten dokumentazioa une jakin batean suntsitu nahi dutenerako zerbitzua da hau.
Gai askori buruzko dokumentuak (zerga-erregistroak, kontularitza-liburuak, bezeroen artxiboak, legezko dokumentazioa, curriculumak, bulegoen itxierak, lekualdaketak…) gordetzera behartuta daude enpresa guztiak. Dokumentu horiek gehiago behar ez eta sobera daudenerako, artxiboak garbitu eta suntsitzeko aldian aldiko zerbitzua eskaintzen dugu.
Enpresa pribatu eta publikoek zergatik suntsitu behar dute dokumentazioa konfidentzialki?