Dokumentuak berehala suntsitu eta artxiboak bezeroaren instalazioetan berta garbitzen dituen enpresa da eco-Shredder. Zure enpresari buruzko informacio eta datu konfidentzialak inorengana iristen ez direla ziurtatzeaz arduratzen gara. Dokumentuen kudeaketa seguru eta eraginkorra egiten dugu, ingurumena kaltetu gabe
Gure zerbitzu programatuaren bidez, edozein negozio, erakunde edo antolakundek sortutako informazioa konfidentzialki suntsitzen dugu. Dokumentuak bildu eta bezeroaren instalazioetan bertan suntsitzeko aldiroko ordutegi automatikoa finkatzen da, bezeroaren beharren arabera.
Bezeroak finkatutako baldintzen arabera, segurtasun-sarraila eta manipulazioak saihesteko zigilatutako edukiontziak (eco-Shredder-en edukiontzi esklusiboak) instalatzen ditugu dohainik. Hortik aurrera, babestu beharreko datuak dituzten dokumentuak eta dokumentu konfidentzialak edukiontziotan sartu besterik ez dute egin behar enpresako langileek.
eco-Shredder arduratzen da gainerako kontu guztiez. Suntsitu beharreko material kopuruaren arabera, gure sistemak aldiroko programazio bat eta bilketa- eta suntsiketa-ordutegi erregular bat finkatzen ditu, bezero bakoitzaren beharren arabera.