Dokumentuak berehala suntsitu eta artxiboak bezeroaren instalazioetan berta garbitzen dituen enpresa da eco-Shredder. Zure enpresari buruzko informacio eta datu konfidentzialak inorengana iristen ez direla ziurtatzeaz arduratzen gara. Dokumentuen kudeaketa seguru eta eraginkorra egiten dugu, ingurumena kaltetu gabe
Ordenagailu zaharrak zaborretara bota beharrean ordenagailu horiek birziklatzeko ohitura asko hedatzen ari da. Bigarren eskuko ordenagailu gisa saltzea, gure informatika-ekipoen hornitzaileari saltzea eta hirugarren munduko erakundeei oparitzea daukagu, hango herrialdeetan gurean erabiltzen ez diren ordenagailuak luzaroan erabili daitezke eta.
Disko gogorrean gordetako datuak segurtasun osoz ezabatu behar dira, bestela, pirateria informatikorako bidea ematen baita.
Garbiketa logikoa egiteko zerbitzua eskaintzen dizu eco-Shredder-ek: informazioa gordetzen deneko sektore bakoitzean hainbat idazketa-pasaldi egiten dira, batzuk ausazko patroiekin eta beste batzuk patroi finkoekin. AEBetako itsas armadak eta Defentsa Ministerioak erabiltzen duten estandarra bermatzen da, horrela.
Datuak garbitzeko lau metodo daude aukeran.
Lehenbiziko metodoak norberak sortutako algoritmo bat erabiltzen du, eta gailuaren gainean egin beharreko idazketa-zikloen kopurua (1etik 10era) aukeratu daiteke
Gainerako hiru metodoak garbiketa-estandar hauetan oinarritzen dira: AEBetako Defentsa Ministerioaren estandarrean (DoD 55220.22M), Alemaniako BSI Verschlusssachen-IT-Richtlinien (VSITR) gidalerroetan eta Peter Gutmann’en Algoritmoan.
Garbiketa egindakoan ia-ia ezinezkoa da datuak berreskuratzea. Era honetako gain-idazketa egin eta gero datuak berreskuratzeko aukera ematen duen teknologiarik ez dago gaur egun, desmagnetizazio-prozesuekin gertatzen denaz bestela, prozesu horiek alde txar hauek baitituzte:
eco-Shredder zerbitzu digitala erabiltzeak dituen alde onak:
120 Gb-ko diskoak garbitzeko behar den denbora: