Dokumentuak berehala suntsitu eta artxiboak bezeroaren instalazioetan berta garbitzen dituen enpresa da eco-Shredder. Zure enpresari buruzko informacio eta datu konfidentzialak inorengana iristen ez direla ziurtatzeaz arduratzen gara. Dokumentuen kudeaketa seguru eta eraginkorra egiten dugu, ingurumena kaltetu gabe
Artxibo baten ebaluazio kritikoa egiten da, artxibo horren zati batzuk garbitzearren.
Artxiboetako apaletan espazioa libratzea da garbiketa horren helburua. Artxiboan egon behar ez duten dokumentuak handik kentzen dira, horretarako.
Artxibo eta liburutegien kudeaketaren zutabeetako bat da dokumentuen garbiketa, eta dokumentuen bizi-zikloa eta adinen teoria bermatzeko egiten da. (Bulegoko artxiboa, zentrala, tartekoa, historikoa)
eco-Shredder-ek bezeroaren neurrirako zerbitzua eskaintzen du, haren laguntzarekin artxiboak garbitzeko (aukeratutako artxibo eta datuak lekuz aldatu, beste leku batean kokatu eta suntsitu egiten dira, konfidentzialtasun osoz).